Legezko oharra 
1. Enpresaren datuak
Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legearen 10. artikuluaren arabera, jarraian enpresaren datuak adierazten dira:

Sozietatearen Izena: AUTOBUSES DE LUJUA, S.L.
IFZ / IFK: B48018600
Sozietatearen Helbidea: Larrakoetxe Enparantza, 1. 48180 - Loiu (Bizkaia - Espainia)
Telefono-zenbakia: 944166266


2. Jabetza intelektuala

Web-gune honetan jasotako kode iturria, diseinu grafikoak, irudiak, argazkiak, soinuak, animazioak, softwarea, testuak, informazioa eta edukiak jabetza intelektual eta industrialari buruzko Espainiako legeriak babestuta daude AUTOBUSES DE LUJUAren alde, eta debekatuta dago web-gunearen erreprodukzio edota argitalpen partzial edo osoa, hala nola bere tratamendu informatikoa, banaketa, hedapena, aldaketa, eraldaketa edo deskonpilazioa, baita titularrari onarturiko gainerako eskubideak egikaritzea ere haren (AUTOBUSES DE LUJUA) aurretiko eta idatzizko baimenik gabe. Erabiltzaileak bere erabilera pribaturako baino ezin du erabili web-gune honetan agertzen den materiala, eta debekatuta dago helburu komertzialekin edo legez kanpoko jarduerak egiteko erabiltzea. Jabetza intelektualetik eratorritako eskubide guztiak espresuki dira AUTOBUSES DE LUJUA, S.L enpresarenak.

AUTOBUSES DE LUJUAk aurreko baldintzak bete daitezen zainduko du, baita bere web-gunean aurkezturiko edukiak egoki erabil daitezen ere, eta dagozkion egintza zibil eta penal guztiak egikarituko ditu erabiltzaileak eskubide hauek urratuz edo ez betez gero.


3. Izaera pertsonaleko datuen babesa
Indarrean dagoen legeriaren esparruan, Izaera Pertsonaleko Datuen babesari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan (LOPD) jasoa, izaera pertsonaleko datuen tratamenduari dagokionez helburu duena pertsona fisikoen funtsezko askatasun eta eskubideak, eta bereziki haien ohore eta intimitate pertsonala, bermatu eta babestea, AUTOBUSES DE LUJUAk jakinarazten die erabiltzaileei web-gune honetan izaera pertsonaleko datuak eskatzen eta erregistratzen direla, “bezeroak” deritzon fitxategiaren barruan, eta fitxategi horren arduraduna AUTOBUSES DE LUJUA, S.L. dela, bezeroen datuak kudeatzeko. Fitxategiaren berri Datuen Babeserako Espainiako Agentziari eman zaio eta datuen erabateko segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka.

Jakinarazten dizugu aukera duzula zeuk emandako datuak eskuratzeko, hala nola, badagokio, horiek zuzendu, aurka egin edo baliogabetu ahal dituzula, indarrean dagoen legeriak jasotako baldintzen arabera, idatzizko jakinarazpen bat bidaliz ondoko helbidera: AUTOBUSES DE LUJUA, S.L. Portuko Markesaren kalea 13, Nag.-Ezk., 48008 Bilbo. Jakinarazpenean agertu beharrekoak ondokoak dira: izen-abizenak, jakinarazpenak jasotzeko helbidea, NAN edo pasaportearen fotokopia, eskaera zehazten duen eskabidea, data, interesdunaren sinadura eta fitxategiaren izena.


4. Hainbat
A.- AUTOBUSES DE LUJUAk ez ditu erabiltzen ordenagailuan gordeta geratuko diren cookieak. Cookieak fitxategi txikiak dira, gure ordenagailuak zureari bidaltzen dizkionak, baina ez digute zure izenari edo izaera pertsonaleko edozein daturi buruzko informaziorik ematen. Erabiltzailea AUTOBUSES DE LUJUAren web-gunean nabigatzen ari denean, zerbitzariak jakiten ditu erabiltzailearen IP helbidea, zein egun eta ordutan hasi den bisita, noiz bukatu den, baita kontsultaturiko atal ezberdinen inguruko informazioa ere. Nahitaezkoa da zerbitzariak datu horiek ezagutzea, komunikatu eta egindako eskaera bidali ahal izateko, eta nabigatzailearen bitartez pantailan ikusi ahal izatea ere bai.

B.- AUTOBUSES DE LUJUAk, aurretiko jakinarazpenik barik, bere web-gunean jasotako informazioa, haren konfigurazioa eta aurkezpena alda ditzake.

C.- AUTOBUSES DE LUJUAk PUBLIZITATE ENGAINAGARRIA EZ EGITEKO konpromisoa hartzen du bitarteko honen bidez. Horretarako, beraz, ez dira publizitate engainagarritzat joko web-guneko atal ezberdinetan aurki litezkeen akats formal edo numerikoak, atal horietan jasotako informazioaren mantentze edota eguneratze osagabearen edo akastunaren ondorioz sortuak. AUTOBUSES DE LUJUAk, atal honetan jasotakoaren ondorioz, akats horien berri izan bezain laster berauek zuzentzeko konpromisoa hartzen du.

D.- AUTOBUSES DE LUJUAk JAKINARAZPEN KOMERTZIALAK EZ BIDALTZEKO konpromisoa hartzen du, IZAERA HORI DUTELA ADIERAZI BARIK, Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legean xedaturikoaren arabera. Horretarako, ez da jakinarazpen komertzialtzat joko AUTOBUSES LUJUAren BEZEROEI bidaltzen zaien informazio oro, betiere informazio horren helburua bezeroaren eta enpresaren arteko kontratuzko harremanari eustea izanez gero, hala nola bezeroak enpresarekin kontrataturik daukan zerbitzuaren berezko informazio, prestakuntza eta bestelako jarduera lanen betetzea izanez gero.

E.- AUTOBUSES DE LUJUAk ez du bere gain hartuko erabiltzaileak web-gune honetan sartzean edota bertan jasotako informazioa erabiltzean egin lezakeen edozein arau aplikagarriren ez betetzearen erantzukizuna.

F.- AUTOBUSES DE LUJUAk ez du bere gain hartuko sorturiko edo sor litezkeen kalteen gaineko erantzukizuna, edozein izanda ere haien izaera, web-gune honetan jasotako informazioaren, gaien eta barne dituen programen erabileratik eratorriak. Web-gune honen bidez erabiltzaileari hirugarrenek eskainitako prestazioak eta zerbitzuak eskuratzea ahalbidetzen dioten estekak (Linkak) eta hipertestuak ez dira AUTOBUSES DE LUJUArenak, eta ez daude haren kontrolpean; enpresak ez du bere gain hartuko haietan jasotako informazioaren eta informazio horretatik erator litekeen edozein ondorioren gaineko erantzukizuna.

G.- AUTOBUSES DE LUJUAk ez du bere gain hartuko bereak izan gabe web-gune honetan agertzen diren marka izenen, produktu izenen edo marka komertzialen gainean hirugarrenek egin lezaketen legez kanpoko erabileraren erantzukizuna. Era berean, ez du bere gain hartuko web-gune honen bitartez eskura daitezkeen web-guneetarako esteken edukiaren osotasun, egiatasun eta legezkotasunaren gaineko erantzukizuna.

H.- Laburbilduta, Erabiltzailea da web-gune honetan jasotako zerbitzu, eduki, esteka (linkak) eta hipertestuen erabileraren erantzule bakarra.
Kontaktatu Kontaktatu  Legezko oharra Legezko oharra  © AUTOBUSES DE LUJUA SL 2018