Berriak 
AUTOBUSES DE LUJUAK, ISO 9001 ETA UNE EN 13816 ZIURTAGIRIEKIN, BIKAINTASUNA ESKURATU DU BIDAIARIEN ERREPIDE BIDEZKO GARRAIOAN
AUTOBUSES DE LUJUAk bidaiarien garraioarekin loturiko kalitatezko kudeaketaren aitorpen garrantzitsuenetako bi ditu: ISO 9001 eta UNE EN 13816 ziurtagiriak. Berauek bezeroarekin asebetetzearekin gehien konprometituriko sektoreko enpresen artean kokatzen dute AUTOBUSES DE LUJUA, S.L., zerbitzuan kalitate estandar gorenen definizioa eta ezarpena, batetik, eta bikaintasun konpromiso honen inguruan bezeroaren pertzepzioari buruzko informazioa lortzea eta enpresaren prozesuen etengabeko hobekuntzarako erabiltzea, bestetik, ziurtatuta.

Applus+ LGAI enpresaren eskutik bidaiarien garraioan kalitatezko kudeaketaren ISO 9001 eta UNE EN 13816 ziurtagiriak eskuratuta, AUTOBUSES DE LUJUAk erakundean ezarritako kalitatezko kudeaketa prozedura guztien baliozkotzea lortu du, enpresak aurrera eramaten dituen prozesuen kudeaketarekin eta horiek zerbitzuaren erabiltzaileengan duten eraginarekin erlazionaturiko ardura ezberdinen tratamendu sistematiko eta ebaluagarrietara daramatenak.

Mugarri horrek aitorpen garrantzitsua dakar AUTOBUSES DE LUJUA, S.L. enpresaren zerbitzuen etengabeko hobekuntza helburuak lortzeko, izan ere, 1933an sortu zenetik, bezeroaren etengabeko asebetetzearekiko konpromisoa izan da enpresaren xede nagusia.

ISO 9001 eta UNE 13816 Kudeaketa Sistema bidaiarien garraio zerbitzuaren irismenean eta mekanika barne tailerrean ezarrita, AUTOBUSES DE LUJUAk lortu du bere prozesuen eta horiek zerbitzuen bezero eta azken erabiltzailearengan duten eraginaren etengabeko hobekuntza bilatzea ahalbidetuko dioten tresnak ezartzea, aipatu prozesuen betetzeari dagozkion adierazleak definituta. Nabarmentzekoa da enpresako langile guztien laguntza eta konpromisoa, izan ere, zalantzarik gabe, funtsezko osagaia izan baita proiektuak arrakasta izateko.
Kontaktatu Kontaktatu  Legezko oharra Legezko oharra  © AUTOBUSES DE LUJUA SL 2018